Atalluko Plan Partzialaren 2. aldaketa, behin betiko onartua

Gehiengo osoz, Bildu eta PSE-EEko udal ordezkarien babesarekin, Usurbilgo Atalluko Plan Partzialaren 2. aldaketa behin betiko onartu zuen udalbatzak uztailaren 26an burutu zen osoko ohiko bilkuran. Aurka bozkatu zuten Hamaikabat udal taldeko ordezkariek. Aralar eta EAJ-PNV-ko ordezkariak abstenitu egin  ziren. Aipatu guneko aldaketa Foru Aldundira igortzekoak ziren, erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin batera.