Udal talde politikoen eta zinegotzien ordainsariak onartu ditu udalbatzak
- Published on Osteguna, 29 Iraila 2011 15:16
- usurbil
- 0 Comments
Irailaren 27ko osoko ohiko bilkuran gehiengo osoz erabakita, zinegotzi bakoitzeko udal talde politikoek 1.200€ eta beste 3.000€ko kopuru finkoa jasoko dute legegintzaldi honetan. Usurbilgo udal ordezkari guztiek (Bildu, Aralar, EAJ eta PSOE) babestu zuten proposamena, Hamaikabat udal taldekoak izan ezik, abstenitu baitziren. Era berean, osoko bilkura, Gobernu Batzar eta Batzorde Informatzaileetako bileretara joateagatik, dedikaziorik ez duen zinegotzi bakoitzak 25 €ko ordainsaria jasoko du. Ordainsarion zenbatekoa udalbatza eratu zen egunetik, ekainaren 11tik indarrean daudela kontsideratzen da.


Leave a Reply