UEMAren Zuzendaritza Batzorde berria eratu da

Pasa den larunbatean UEMAk Batzar Nagusiaburutu zuen, Zestoan. Batzarrean, 61 udaletako 112 ordezkari zeuden deituta, eta UEMAren Zuzendaritza Batzorde berria eratu da. Usurbilgo ordezkaria ere bertan egon zen, Mertxe Aizpurua alkatea eta  Alaitz Aizpurua eta Josu Portu zinegotziak.

Argazkian zuzendaritza berriko kideak ageri dira: atzeko lerroan (ezkerretik eskuinera): Mikel Ansotegi (Aulesti, Bildu), Jon Abril (Bera, Aralar), Asier Mujika (Arama, independentea) eta Lexuri Arrizabalaga (Gatika, EAJ). Aurreko lerroan: Oibar Egia (Gizaburuaga, independentea), Iñaki Agirrezabalaga (Zumaia, Bildu), Maren Belastegi (Bergara, Bildu), Miren Irigoien (Oiartzun, Bildu) eta Josetxo Mendizabal (Zestoa, EAJ). Zuzendaritzak beste kide bat ere badu, argazkian egon ez arren: Eneka Maiz (Etxarri-Aranatz, Bildu).

UEMAko lehendakaria Maren Belastegi izango da. Berria egunkariak elkarrizketa egin dio, eta, bertan, legealdiko lan ildo nagusiak nabarmendu ditu Belastegik. Irakurri nahi baduzue, egin klik hemen. Jon Bollarrek presidentea kargua utzi du, azken legealdian presidente eta azken bi legealdietan zuzendaritzako kide izan ondoren.