Alaitz Aizpuruak ordezkatuko du Usurbilgo Udala Udalbiltzan

Udalbiltza Partzuergoko Kontseilu Nagusian Usurbilgo Udalak izango duen ordezkaritza zehaztua da. Azken osoko bilkuran, udalbatzak gehiengo osoz erabaki zuenez, gobernu taldeko kide Alaitz Aizpuruak ordezkatuko du Udala Udalbiltzan. Bere ordezkoa, Jone Urdanpilleta zinegotzia izango da. Bilduk babestu du aurkeztu den proposamena, Hamaikabatek aurka bozkatu zuen, eta Aralar, EAJ-PNV eta PSE-EE-ko ordezkariak abstenitu ziren.

Ordezkarien izendapena onartu aurretik, Mertxe Aizpurua alkateak 2001. urteaz geroztik Usurbilgo Udala Udalbiltzako kide dela gogorarazi zuen, errepresioak gogor izan duen erakundea izan arren, zorionez gaur egun funtzionatzen jarraitzen duen bilgunea da.