Usurbilgo Udalak Alokabiderekin hitzarmena eguneratu du
- Published on Asteartea, 07 Otsaila 2012 15:57
- usurbil
- 0 Comments
Alokairu sozialera bideratuak dituen 18 etxebizitzak tarteko, Usurbilgo Udalak Alokabide S.A.-rekin duen hitzarmenaren baitan, aipatu sozietateari ordaindu beharreko ordainsariak eguneratzeko, udalbatzak lankidetza-hitzarmenaren eranskina onartu berri du aho batez, duela gutxi burutu den osoko ohiko bilkuran. Erabakiak, kontratua sinatzeko ahalmena ematen dio Mertxe Aizpurua alkateari.
Alkateak adierazi duenez, Udalak Alokabiderekin duen hitzarmena eguneratu beharra dago, prezioei dagokienean. Kudeaketa lanagatik, alokairu sozialera bideratuak dituen etxebizitza eta hilabete bakoitzeko 25,75 eurokoa zen ordainsaria, 2010ean. Iaz, 26 eurokoa. 18 dira Usurbilgo Udalak alokairu sozialera bideratuak dituen etxebizitzak. Haietatik 12 Txaramunton kokatzen dira, beste 6 Maixu-etxe izenez ezagutzen den eraikinean, Gernika ibilbidean.


Leave a Reply